Ongi etorri Haur Hezkuntzako mundura

2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

Zer da Plastika?

Plastika naturaltasun estetikoaren eta sorkuntzarako kapazitatearen heziketa izan behar da. 
sormena ez da zerbait artistak soilik dutena, denok edukitzera ailegatu dezakegun gauza bat da. 
Plastika haur hezkuntzan ahalmen ezberdinak sortuko ditu:
- Bere gorputza eta bere posibilitateak ezagutzea
- Bere ingurunea behatu eta esploratu
- Autonomia lortzea
- Besteekin erlazionatzea eta bizikidetza ona lortzea
- Ahalmen komunikatiboen garapena
Hori guztiagatik adi egon behar gara edukien aukerari ona izateko. 
Sorkuntza aurrera eramateaz gain, imajinazioa ere aurrera eramaten du.  
Hezkuntza artistikoa eta sorkuntza prozesua umeari laguntzen diote bere sentimenduak, pentsamenduak eta interesak adierazteko, aktibitate sortzaile baten bidez. 
A. Einstein esan zuen bezala "irudimena ezaguera baino inportanteagoa da." 

Plastika arloa edo arte hezkuntza Curriculumean ere agertzen da:
Une honetan, arte-hezkuntzak garrantzi berezia du; izan ere, eguneroko bizitzan ikusizko informazioak eta musika-informazioak jasaten duten manipulazioak arteak eskatzen duen pentsamendu-ahalmenaren parekoa izateko beharra sortzen eta eskatzen du.
Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du:
- Sormena,
- irudimena,
- autonomia,
- pertzepzio- eta mugimendu-garapena,
- sentikortasun estetikoaren garapena,
- norberaren adierazpenaren garapena,
- pentsamendu kualitatiboarena,
- emoziozko adimenarena,
- komunikatzeko eta
- gizarteratzeko ahalmenarena...
Etapa honetan, ikasleek aldaketa handiak izaten dituzte, bai irudien, marrazkien, musikaren... sortzaile gisa, bai irudi, marrazki, musika... hartzaile eta erabiltzaile gisa ere.

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Sarrera

Itsasne naiz, EHUko ikasle bat eta plastika gaia Haur Hezkuntzan oso interesgarri eta inportantea iruditzen zaidanez Blog hau haur hezkuntzako plastika gaiaren ingurukoa izango da.