Ongi etorri Haur Hezkuntzako mundura

Astekaria

2014ko urriaren 20a
Gaur IKT ikasgaia bi partetan banatu da. Lehenengo parte batean teoria eman dugu, gaur web 2.0 landu dugu. web 2.0 2003. urtean eratu zen web modu desberdina da; web 2.0 batean erabiltzaile moduan informazioa bilatu eta jaso aparte zuk ere informazioa igo edo partekatu ahal duzu. Web 1.0 eta web 2.0 horretan ezberdintzen dira.
Klaseko bigarren parte batean praktika egin dugu. Lehenengo eta behin, gmail zer den eta nola erabiltzen den ikasi dugu. Gero, drive erabiltzen ikasi dugu eta binaka erabili dugu zerrenda txiki bat egiteko. Ondoren, google akademikoa eta alarmak jartzen ikasi dugu eta erabili dugu adibide batzuekin hobet ulertzeko. Amaitzeko, klasearen azken partea blogaren ingurua izan da; bloga zer den eta nola funtzionatzen duen ikasi dugu. Hori ikasi ondoren blog hau eratzen hasi gara.

2014ko urriaren 27a
Gaur konpetentzia digitalei buruzko teoria ikusi dugu. 
Konpetentzia digitalen elementuak honako hauek dira: 
- Ezagutza
- Trebezia
- Jarrera
Konpetentzia digitalak lau pausutan banatzen dira:
- Gaitasun instrumentalak: aparatuak eta aplikazioak erabiltzea
- Informazioa bilatzea, aztertzea, aukeratzea eta ekoiztea
Komunikazioa eta adierazpena: teknologia berrien bitartez komunikatzea eta adierazpen baliabide moduan erabiltzea 
- Guztia modu egokan erabiltzea
Konpetentzia digitalak erabiltzeko kriterioa izan behar da informazioa erabilgarria eta fidagarria den ala ez erabakitzeko.
Lizentziak eduki behar dira, hau da, publikazio bat egitean baimena ematea besteek erabiltzeko baina erabiltzen badute nondik atera duten esan behar dute gutxienez. 
Konfidentzialitatea eta datu pribatuen erabilera egokia egin behar da. 
konpetentzia digitalak azaldu eta gero blogarekin jarraitu dugu.

2014ko azaroaren 17a
Gaur klaseko parte teorikoak identitate digitalari buruzko bideoak ikusi ditugu talde ezberdinetan eta gero gure taldean hausnarketa txiki bat egin ditugu. Identitate digitalarekin kontu hadiarekin ibili behar dugula eta Interneten ipintzen duguna hor geratzen dela jakin dugu. 
Gure identitate digitala eta analogikoa ez da zertan berdina izan behar.
Kezkak sortu dira Interneten erabileraren inguruan, hau da, kontu handiz egon behar garela momentu guztietan.
Gure ustez Interneten dauden orrialde batzuk ez dira fidagarriak eta hauetan kontu handiz ibili behar da datuak ez emateko eta ez uzteko hodeian.
guretzat normala dena eskegitzea Internet beste batzuei gauza arraroa irudi ahal zaie. 
Bigarren parte batean talde lanari ekin diogu eta gure taldean bi azpitalde egin ditugu eginkizunak banatzeko eta taldean hobeto konpontzeko bi ordenagailu ezberdinetan ipiniz. gero, dena komunean jarri dugu talde lana delako. 
Talde lana eta gero eta jan egin aurretik,delicious kontua nola irekitzen den ikusi dugu eta honen inguruan jan eta gero lan egin dugu informazioa bilatzen eta estekak kontu honetan gordetzen.
2014ko azaroaren 24a
Gaurko klasean bi zatitan banatuta egon dela esan dezakegu, alde batetik teoría partea eta bestetik talde lana.
Teoria partean IKTak hezkuntzan txertatzen izeneko power point bat ikusi dugu eta hausnartu dugu ea nola txertatu ahal diren eta zzein adinetik aurrera da gomendagarria txertatzea.
Teoria hau eman eta gero bi video ikusi ditugu eta konturatu gara IKTak txertatzean metodología ez bada aldatzen berdin da izatea teknologia berriak ikastolan edo ez.
Talde lanari ekin diogu gero, gure taldean lana amaitzear daukagu eta hasi gara pentsatzen nola egin behar dugun aurkezpena. bilatzen hasi gara jolas didaktikoak gure proiektuan sartzeko eta azken gauzak erabaki ditugu.
2014ko abenduaren 1a
Gaurko klasea hiru zati ezberdinetan banatuta egon da. 
Lehenengo zatian talde lana bukatzeko izan da. Gure taldean azken ukituak eman dizkiogu gure laneko aurkezpenari eta azken ebaluazioa igoi dugu gure sitera. Site-a ondo jarri eta ordenatu egin dugu.
bigarren zati batean talde guztietako aurkezpenak ikusi ditugu eta gurea aurkeztu dugu. Lau aurkezpen ikusi ditugu eta gurekin 5 izan dira. bat power point baten bidez izan da eta beste hirurak prezi baten bidez. Gurea powtoom aplikazioaren bidez egin dugu. Gure proiektua aurkeztu eta gero sortutako galderak erantzun ditugu. 
Hirugarren partea gure bloga aurrera eramateko izan da eta gure blogean murgildu aurretik ikasi dugu nola sartzen diren erlojuak eta markesinak blogean bertan.

Delicious kontua: https://delicious.com/itsas_neska
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina