Ongi etorri Haur Hezkuntzako mundura

2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

Nire azken iritzia

Nire ustez plastika arloa haur hezkuntzan lantzea oso inportantea da. Honekin haurtxoen imajinazioa lantzen da eta haien gaitasunak hobetzen dira.
IKTak sartzea haur hezkuntzan oso baliagarria izan daiteke eta plastika arloa lantzeko hainbat ariketa daude Interneten umeentzat gauza asko lantzeko. IKTak sartzea ez du esan nahi fitxak alde batera utzi behar direla, batzuetan fitxak egitea ez doa txarto eta umeak asko ikasten dute, vaina nire ustez garrantzitsuena haien imajinazioa eta gaitasunak lantzeko marrazki libreak eta ariketa askeak egitea da, hau da, haiek egitea eta ez jarraitzea pausu konkretu batzuk, horrela haiek ipintzen dute martxan haien burmuin osoa.
 
Plastika arloa oso garrantzitsua da haur hezkuntzan lantzea eta oso dibertigarria izan daiteke umeekin lantzea bai marrazkiekin, bai eskulanekin. hau oso aukera ona izan daiteke taldeetan lan egiteko eta gainera bitartean banakako lana hobetzeko ere.
 

2014(e)ko abenduaren 20(a), larunbata

Plastika lantzen ordenagailuan

http://www.colorear-online.com/colorear-monstruos/ojitos/index.php

Ordenagailuan txikiekin lan egitea oso aukera ona da eta haiek jokoak egiteko beti prest egongo dira. Honako joko hau adibide oso interesgarria izan daiteke, umeak koloreekin jolasten duten bitartean ordenagailua erabiltzen eta koloreen izenak edo konbinaketak ikasten dituzte.
Ordenagailuan eta Interneten jolas asko aurki ditzakete plastika arloan eta umeak jolasten duten bitartean ikasten dute.
Hau plastika ikasteko aparte IKTak erabiltzen ikasteko ere balio daiteke.

http://blog.educastur.es/luciaag/category/eduacion-y-tic/utilidades-web-20/juegos/
Blog honetan abibide batzuk aurki ditzakegu.