Ongi etorri Haur Hezkuntzako mundura

2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

Nire azken iritzia

Nire ustez plastika arloa haur hezkuntzan lantzea oso inportantea da. Honekin haurtxoen imajinazioa lantzen da eta haien gaitasunak hobetzen dira.
IKTak sartzea haur hezkuntzan oso baliagarria izan daiteke eta plastika arloa lantzeko hainbat ariketa daude Interneten umeentzat gauza asko lantzeko. IKTak sartzea ez du esan nahi fitxak alde batera utzi behar direla, batzuetan fitxak egitea ez doa txarto eta umeak asko ikasten dute, vaina nire ustez garrantzitsuena haien imajinazioa eta gaitasunak lantzeko marrazki libreak eta ariketa askeak egitea da, hau da, haiek egitea eta ez jarraitzea pausu konkretu batzuk, horrela haiek ipintzen dute martxan haien burmuin osoa.
 
Plastika arloa oso garrantzitsua da haur hezkuntzan lantzea eta oso dibertigarria izan daiteke umeekin lantzea bai marrazkiekin, bai eskulanekin. hau oso aukera ona izan daiteke taldeetan lan egiteko eta gainera bitartean banakako lana hobetzeko ere.
 

2014(e)ko abenduaren 20(a), larunbata

Plastika lantzen ordenagailuan

http://www.colorear-online.com/colorear-monstruos/ojitos/index.php

Ordenagailuan txikiekin lan egitea oso aukera ona da eta haiek jokoak egiteko beti prest egongo dira. Honako joko hau adibide oso interesgarria izan daiteke, umeak koloreekin jolasten duten bitartean ordenagailua erabiltzen eta koloreen izenak edo konbinaketak ikasten dituzte.
Ordenagailuan eta Interneten jolas asko aurki ditzakete plastika arloan eta umeak jolasten duten bitartean ikasten dute.
Hau plastika ikasteko aparte IKTak erabiltzen ikasteko ere balio daiteke.

http://blog.educastur.es/luciaag/category/eduacion-y-tic/utilidades-web-20/juegos/
Blog honetan abibide batzuk aurki ditzakegu. 

2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Plastikan aritzen klase barruan

 
Hona hemen eskola bateko adibide bat non ikusten dugun nola lantzen den plastika ikasgaia gela barruan.
Bideo osoan zehar ikusi dezakegu plastika arloan egin ahal diren ariketa ezberdinak adinaren arabera.
  
 

2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

Klasean plastika egiten


Tradizionalki, plastika eskolan esku trebetasunen garapenarekin edo materialen eta tekniken ezaguearen edo eskuratzearekin landu da, baina heziketa-eremuan lantzeko modurik eraginkorrena ez dela esan dezakegu eta are gutxiago Haur Hezkuntzako klaseetan.
Gaur egun,  plastika ez da zentratu behar soilik tekniken eskuratzean, baizik eta honekin erlazionaturiko zenbait aspektuetara garrantsia eman behar dio, hala nola, estetika heziketa, imaginazioaren eta sormenaren garapena... Honexegatik, haur hezkuntzako etapa hau guztia lantzeko etaparik onena dela esaten da, umeak horain irekiago daude sorkuntza proposamenetara, expresatzera, haien imaginazioa garatzera...

Irakaslearen papera:
Irakaslearen papera plastika lanak erakustean gustu estetikoa garatzeko eta plastikako aktibitateak burutzean ikasleen gaitasunak bultzatzeko eta aberastzeko datza.
Oso inportantea da ere erabiliko diren materialak ondo aukeratzea, eta hauek elementu tradizionalekin nahasi ahal dira balio anitzeko erabilerak izateko.

Ariketa posible batzuk klasean plastika egiteko:
- Klasean ematen ari den gai didaktikoarekin erlazionaturiko punteo ariketak.
- Klasean ematen ari den gai didaktikoarekin erlazionaturiko ariketak egin errotulkiekin edo argizarizko margoekin.
- Koloreak nahasteko ariketak, tenperekin lan egiten haiek koloreak nahasteko eta ikasle bakoitza orri natekin gero bere koloreak erakusteko. 
- Objektuak behatzeko ariketak. Ariketa honetan irakasleak umea gidatuko du atentzioa ipintzeko koloreetan, itzaletan, objektu baten isla beste batean... Hau argazkien bidez ere egin daiteke baina errazago izango da objektua fisikoki aurrean badute.
- Collage bat egin aldizkari batetik ateratako ebakinekin, koloretako paper gardenekin, zelofan edo setarekin, etab. Collage honekin haien sentimenduak, ideiak eta esperientziak erakutsi ahal dituzte. Ariketa hau banaka egingo da baina ego hormairudi handi bat egin daiteke klaseko collage guztiekin.
- Eskuekin margotzeko margoarekin ariketak.
- Hiru dimentsioko objektuen bidezariketak. Denok batera egin dezakete eta materiala berrerabilita (botilak, tapoiak, kutxak, poteak, hostoak, makilak...) erabili dezakete.
-  Estanpazio teknika erabili objektu ezberdinekin, bai naturalak (hostoak, makillak...), bai artifizialak (botilak, kutxak...). Honekin ikasle bakoitza bere sentimenduak edo ideiak adierazi dezake.
- Plastilina, pasta moldagarria edo arearekin moldeatzeko ariketak.
- Erretratuak egin tenperekin, ikasleak binaka jarri ahal dira eta bata besteari margotu dezakete.
- Txontxongiloak egin material ezberdinekin eta gero antzerki txiki bat eratu.
- Maskarak eta mozorroak egin material ezberdinekin (zabor-poltsekin, paperarekin...)


2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

Fitxak. Erabilgarriak ala ez?

Aurreko sarreran ikusi ditugu hainbat material plastika arloan lan egiteko baina, beti egin behar dugu marrazki libreak edo fitxak erabili ditzakegu?
Nire ustez sormena garatzeko oso erabilgarria dira marrazki libreak baina fitxak egiten ere ikusi dezakegu nola egiten dute lan umeek.
noizean behin fitxak egitea ez dago hain gaizki. margotzeko fitxak sormena ez dute asko garatzen baina ez dute ezta ere atzera eramaten.



Baina fitxak ez dira bakarrik margotzekoak, zenbakiak eta hizkiak birpasatzekoak edota objektuak bere lekuarekin edo beste objektuekin lotzeko ere daude.






Nire ustez azken hauek erabilgarriak izan daitezke gai bat ematean edukiak handiagotzeko.
Kontuan hartu behar da beti egin ditzakegula guk geuk fitxa berriak eta ez dela izan behar beti fitxa berdinak.
Liburuetan begiratzea fitxak lagundu dezake ideia hartzeko baina ez da beti jarraitu behar liburua goitik behera.