Ongi etorri Haur Hezkuntzako mundura

2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

Klasean plastika egiten


Tradizionalki, plastika eskolan esku trebetasunen garapenarekin edo materialen eta tekniken ezaguearen edo eskuratzearekin landu da, baina heziketa-eremuan lantzeko modurik eraginkorrena ez dela esan dezakegu eta are gutxiago Haur Hezkuntzako klaseetan.
Gaur egun,  plastika ez da zentratu behar soilik tekniken eskuratzean, baizik eta honekin erlazionaturiko zenbait aspektuetara garrantsia eman behar dio, hala nola, estetika heziketa, imaginazioaren eta sormenaren garapena... Honexegatik, haur hezkuntzako etapa hau guztia lantzeko etaparik onena dela esaten da, umeak horain irekiago daude sorkuntza proposamenetara, expresatzera, haien imaginazioa garatzera...

Irakaslearen papera:
Irakaslearen papera plastika lanak erakustean gustu estetikoa garatzeko eta plastikako aktibitateak burutzean ikasleen gaitasunak bultzatzeko eta aberastzeko datza.
Oso inportantea da ere erabiliko diren materialak ondo aukeratzea, eta hauek elementu tradizionalekin nahasi ahal dira balio anitzeko erabilerak izateko.

Ariketa posible batzuk klasean plastika egiteko:
- Klasean ematen ari den gai didaktikoarekin erlazionaturiko punteo ariketak.
- Klasean ematen ari den gai didaktikoarekin erlazionaturiko ariketak egin errotulkiekin edo argizarizko margoekin.
- Koloreak nahasteko ariketak, tenperekin lan egiten haiek koloreak nahasteko eta ikasle bakoitza orri natekin gero bere koloreak erakusteko. 
- Objektuak behatzeko ariketak. Ariketa honetan irakasleak umea gidatuko du atentzioa ipintzeko koloreetan, itzaletan, objektu baten isla beste batean... Hau argazkien bidez ere egin daiteke baina errazago izango da objektua fisikoki aurrean badute.
- Collage bat egin aldizkari batetik ateratako ebakinekin, koloretako paper gardenekin, zelofan edo setarekin, etab. Collage honekin haien sentimenduak, ideiak eta esperientziak erakutsi ahal dituzte. Ariketa hau banaka egingo da baina ego hormairudi handi bat egin daiteke klaseko collage guztiekin.
- Eskuekin margotzeko margoarekin ariketak.
- Hiru dimentsioko objektuen bidezariketak. Denok batera egin dezakete eta materiala berrerabilita (botilak, tapoiak, kutxak, poteak, hostoak, makilak...) erabili dezakete.
-  Estanpazio teknika erabili objektu ezberdinekin, bai naturalak (hostoak, makillak...), bai artifizialak (botilak, kutxak...). Honekin ikasle bakoitza bere sentimenduak edo ideiak adierazi dezake.
- Plastilina, pasta moldagarria edo arearekin moldeatzeko ariketak.
- Erretratuak egin tenperekin, ikasleak binaka jarri ahal dira eta bata besteari margotu dezakete.
- Txontxongiloak egin material ezberdinekin eta gero antzerki txiki bat eratu.
- Maskarak eta mozorroak egin material ezberdinekin (zabor-poltsekin, paperarekin...)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina