Ongi etorri Haur Hezkuntzako mundura

2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Plastikan aritzen klase barruan

 
Hona hemen eskola bateko adibide bat non ikusten dugun nola lantzen den plastika ikasgaia gela barruan.
Bideo osoan zehar ikusi dezakegu plastika arloan egin ahal diren ariketa ezberdinak adinaren arabera.
  
 

2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

Klasean plastika egiten


Tradizionalki, plastika eskolan esku trebetasunen garapenarekin edo materialen eta tekniken ezaguearen edo eskuratzearekin landu da, baina heziketa-eremuan lantzeko modurik eraginkorrena ez dela esan dezakegu eta are gutxiago Haur Hezkuntzako klaseetan.
Gaur egun,  plastika ez da zentratu behar soilik tekniken eskuratzean, baizik eta honekin erlazionaturiko zenbait aspektuetara garrantsia eman behar dio, hala nola, estetika heziketa, imaginazioaren eta sormenaren garapena... Honexegatik, haur hezkuntzako etapa hau guztia lantzeko etaparik onena dela esaten da, umeak horain irekiago daude sorkuntza proposamenetara, expresatzera, haien imaginazioa garatzera...

Irakaslearen papera:
Irakaslearen papera plastika lanak erakustean gustu estetikoa garatzeko eta plastikako aktibitateak burutzean ikasleen gaitasunak bultzatzeko eta aberastzeko datza.
Oso inportantea da ere erabiliko diren materialak ondo aukeratzea, eta hauek elementu tradizionalekin nahasi ahal dira balio anitzeko erabilerak izateko.

Ariketa posible batzuk klasean plastika egiteko:
- Klasean ematen ari den gai didaktikoarekin erlazionaturiko punteo ariketak.
- Klasean ematen ari den gai didaktikoarekin erlazionaturiko ariketak egin errotulkiekin edo argizarizko margoekin.
- Koloreak nahasteko ariketak, tenperekin lan egiten haiek koloreak nahasteko eta ikasle bakoitza orri natekin gero bere koloreak erakusteko. 
- Objektuak behatzeko ariketak. Ariketa honetan irakasleak umea gidatuko du atentzioa ipintzeko koloreetan, itzaletan, objektu baten isla beste batean... Hau argazkien bidez ere egin daiteke baina errazago izango da objektua fisikoki aurrean badute.
- Collage bat egin aldizkari batetik ateratako ebakinekin, koloretako paper gardenekin, zelofan edo setarekin, etab. Collage honekin haien sentimenduak, ideiak eta esperientziak erakutsi ahal dituzte. Ariketa hau banaka egingo da baina ego hormairudi handi bat egin daiteke klaseko collage guztiekin.
- Eskuekin margotzeko margoarekin ariketak.
- Hiru dimentsioko objektuen bidezariketak. Denok batera egin dezakete eta materiala berrerabilita (botilak, tapoiak, kutxak, poteak, hostoak, makilak...) erabili dezakete.
-  Estanpazio teknika erabili objektu ezberdinekin, bai naturalak (hostoak, makillak...), bai artifizialak (botilak, kutxak...). Honekin ikasle bakoitza bere sentimenduak edo ideiak adierazi dezake.
- Plastilina, pasta moldagarria edo arearekin moldeatzeko ariketak.
- Erretratuak egin tenperekin, ikasleak binaka jarri ahal dira eta bata besteari margotu dezakete.
- Txontxongiloak egin material ezberdinekin eta gero antzerki txiki bat eratu.
- Maskarak eta mozorroak egin material ezberdinekin (zabor-poltsekin, paperarekin...)


2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

Fitxak. Erabilgarriak ala ez?

Aurreko sarreran ikusi ditugu hainbat material plastika arloan lan egiteko baina, beti egin behar dugu marrazki libreak edo fitxak erabili ditzakegu?
Nire ustez sormena garatzeko oso erabilgarria dira marrazki libreak baina fitxak egiten ere ikusi dezakegu nola egiten dute lan umeek.
noizean behin fitxak egitea ez dago hain gaizki. margotzeko fitxak sormena ez dute asko garatzen baina ez dute ezta ere atzera eramaten.



Baina fitxak ez dira bakarrik margotzekoak, zenbakiak eta hizkiak birpasatzekoak edota objektuak bere lekuarekin edo beste objektuekin lotzeko ere daude.






Nire ustez azken hauek erabilgarriak izan daitezke gai bat ematean edukiak handiagotzeko.
Kontuan hartu behar da beti egin ditzakegula guk geuk fitxa berriak eta ez dela izan behar beti fitxa berdinak.
Liburuetan begiratzea fitxak lagundu dezake ideia hartzeko baina ez da beti jarraitu behar liburua goitik behera. 

Nola lantzen da eskoletan?


Plastikari esker adimen sortzailea eratzen da. Plastika lantzeko modu on bat tailerrak izan daitezke. Tailerretan eta plastika arloan hain zuzen ere, hiru multzotan banatu ahal da: kolorea, marrak eta bolumena.
Kolorea:
Kolorea gauzarik funtsezkoenetakoa eta oinarrienetakoa da. Ume txikiak bere mundu sentsoriala adierazteko erabiltzen dute.
Arte hezkuntzan ez dira existitzen "polita" eta "itsusia" kontzeptuak, gustua eta modaren eraginpean daudelako.
Kolorea material ezberdinekin landu daiteke:
- Argizari margoak:
Hauekin ez da marrazten, margotzeko erabiltzen dira. Margo hauekin umeak oso ondo konpontzen dira.
Argizari margoekin koloreak nahastu daitezke xehetasun handiz pintzelarekin margotzen dugun bezala eta ez dira marrak egiten arkatz batekin bezala.
Umeak kolore gutxi izaten dute normalean, haiek nahasketak ikasteko eta egiteko, baina esan beharra dago argizari margoekin nahasketak egitea ez dela hain erraz.
- Tenperak:
Tenperak oso erraz erabiltzen dira eta lehortzen badira urarekin konpontzen dira; edozein lekutan zikintzen bagara ura eta xaboiarekin kentzen da. Haur Hezkuntzan tenperen erabilera eskuekin margotzeko margoarekin nahastu dezakegu.
Normalean umeak tenperekin margotzeko gutxienez horia, gorria, urdina, beltza eta zuria koloreak, paleta nahasketak egiteko eta orria tente eutsita izan behar dute.
Hauek erabiltzeko beti egon behar da norbait haiekin txarto egiten dutena zuzentzeko, adibidez pintzela bihurkatzen margotu aurretik ez erortzeko eta ez isurtzeko tantak.
- Akuarela:
Honako hau erabiltzea apur bat zaila da baina ez dugu erabiltzeari utziko horregatik. Margo mota hau tenperen antzekoa da zeren eta ere disolbatzen da urarekin baina hauek lehor erabiltzen ditugu.
Marrak:
Marra mundu fisikoarekin lehen kontaktua suposatzen du eta horregatik esan dezakegu funtsezkoa dela.
Umeen lehenengo zirriborroak marrekin eginda daude eta normalean eginda daude besoaren mugimendu mekanikoari esker eta ez umearen nahiari esker. Eskua kontrolatzen hasten denean lehenengo itxurak agertuko dira.
Marrak egiteko umeari ezin da esan kopiatzeko eta askatasuna utzi behar zaio.
Marrak egiteko material ezberdinak erabiltzen ditugu:
- Kolorezko arkatzak:
Hauekin marrak egiten marrazten da, argizarizko margoekin egiten den kontrakoa. Hauekin umeak lehenengo aldietan paper osoa margotuko dute argizarizko margoekin egiten duten bezala baina apurka-apurka joango dira ikasten eta azkenean marrazteko erabiliko dute.
Klase barruan arkatz kopuru nahikoa egon behar da ume guztiak marrazteko.
- Errotuladoreak:
Errotuladoreekin kolorezko arkatzekin bezala marrazte da eta teknika antzekoak erabiltzen dira.
Arkatzekin bezala, klasean nahikoak egon behar dira ume guztiak marrazteko.
- Arkatza:
Arkatza gutxi erabiliko da marrazteko Haur Hezkuntzan, koloreekin zuzenki marrazten dutelako eta arkatzarekin alaitasun hori galtzen delako.
Bolumena:
Umeak berehala ezagutzen dituzte gauzak ukitzen eta hartzen eta hori dela eta kontuan hartu behar ditugu bolumenak.
Lan hauek zailagoak dira. Umeekin hurrengo materialekin lan egiten da:
- Plastilina:
Plastilinarekin lan egin oso erraza da umeentzat eta honekin hasiko gara bolumena lantzen gero beste material ezberdinekin lan egiteko.
Klase barruan normalean kolore ezberdinak egoten dira eta ez nahasteko erretilu ezberdinetan ipiniko ditugu.
Plastilinarekin lan egiteko plastikozko edo egurrezko erreminta ezberdinak dauden arren, umeek eskuekin egitea ideia hoberena da.
- Buztin gordina:
Honekin lan egitea umeentzat gozamen sentsorial handia da. Buztina, plastilina ez bezala, lehortzen da eta etengabe egon behar gara urarekin bustitzen ez lehortzeko eta moldeatzen jarraitzeko.
Beste gauza ezberdina plastilinaren eta buztinaren artean buztina lehor dagoenean margotu dezakegula da. horrekin umeen sormena garatu dezakegu oraindik gehiago.
Klasean buztinarekin lan egiteko klasea prestatu behar dugu, mahaietan plastiko bat ipintzen ez zikintzeko, materialak prestatzen eskura izateko...
- Mache papera
Paper honekin lan egitea eskua asko hezten du, papera lisatzen eta moldeatzen delako.
Atentzioa garatzeko ere ariketa ona izan daiteke, umeak figura osoa bete behar duelako paperezko kapa berdinarekin eta ezin da ahaztu kapa eta kapa artean kola ipini behar dela.